244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Lezkairuko Plan Partzialeko L-3 oinarrizko unitatearena. Hasierako onespena

Iruñeko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-NOV-17 (5/CV).

Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko azaroaren 10eko txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2017ko azaroaren 15eko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea ARS-3 banaketa eremuko (Lezkairu) Plan Partzialeko L-3 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa, José Luis Loizu Asiainek Promociones Ocec SA (PROCECSA) ordezkatuz 2017ko urriaren 27an tramitera aurkeztua, beheko solairuen altuerak definitzekoa, eraikuntza horizontala izan ahal dadin.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1714043