244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatearena (Sanduzelai-Gridillasen Etxeak). Hasierako onespena

Iruñeko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-NOV-17 (6/CV).

“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2017ko azaroaren 17ko txostenarekin bat, ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, VI. Unitate integratuko ZNO-1 unitatearena (Sanduzelai-Gridillasen Etxeak), Iruñeko Udalak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.”

Iruñean, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1714042