244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Udal ordenantzetako aldaketak, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko 2018ko ekitaldirako. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak zenbait udal ordenantzatan, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko 2018ko ekitaldirako. Erabaki hori iragarki oholean eta web-orrian paratu zen, eta 2017ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 16an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsi dira honako udal ordenantza hauetako aldaketak:

ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO
ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

Pasabideak: 58,15 euro, urte osorako.

Urtean altak eta bajak baldin badaude, tasak hainbanatu eginen dira, kontuan izanik pasabidea zenbat hilabetetan erabili den.

Pasabideko plaka erosi eta jartzea, eta pintatzea: 67,20 euro bakoitzeko.

ORDENANTZA, KAMIOIEN APARKALEKUAREN ERABILPENA ARAUTU ETA HORREN ALDERA TASAK EZARTZEN DITUENA

Kamioiak aparkatzeko lurzatia erabiltzea: 16,30 euro hilabeteko eta plaza bakoitzeko.

ORDENANTZA, UDAL ERAIKINEN ETA LOKALEN ERABILPENA ARAUTU ETA HORREN ALDERA TASAK EZARTZEN DITUENA

Kultur etxea erabiltzea:

GELAK

ASTELEHENETIK OSTIRALERA
(JAIEGUNAK EZ DIRENETAN)

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNETAN

08:30 - 14:30:

14:30etatik aurrera

Ekitaldi aretoa

24,85 euro/ordua

43,60 euro/ordua

49,80 euro/ordua

Informatika gela

20,75 euro/ordua

36,35 euro/ordua

41,55 euro/ordua

Erabilera anitzeko gelak

3,10 euro/ordua

5,40 euro/ordua

6,20 euro/ordua

Aretoko zerbitzu teknikoa, aretoko ekipamendu teknikoak, sarreren zerbitzua eta abar behar izanez gero, subjektu pasiboari jasanaraziko zaio zerbitzu horren kostua.

Informatika gelan ematen diren ikastaro, tailer edo antzekoetan, beste entitate batzuek antolatuak eta parte-hartzaileentzat doan direnean, entitate antolatzaileak orduko 7,25 euro ordainduko dizkio Udalari gela erabiltzeagatik eta gela horren mantentze-lanetako gastuengatik.

Udalaren beste edozein lokal (ikastetxea, Sutegi eraikina etab.) erabiltzea: kultur etxeko ekitaldi aretoko tarifa bera.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU
BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

1. Merkatu txikiak:

–Saltokiak, lurzoruan 30 metro koadro bitarte hartzen dutenak: 5,00 euro egunean, postu bakoitzeko.

–Saltokiak, lurzoruan 30 metro koadro baino gehiago hartzen dutenak: 9,00 euro egunean, saltoki bakoitzeko.

2. Barrakak eta atrakzioak:

–Argazkigintzako saltokiak, dendak: 5 euro egunean, postu bakoitzeko.

–Pilota-tiroa, ohe elastikoak, koltxonetak, matxinsaltoa, txurrotegia, izozki postuak, uso-tiroa, txiki-parka, zezen amerikanoa, zaldiko-maldikoa, gaztelu puztua, kulunkagailua eta horrelatsukoak: 33 euro egunean, postu bakoitzeko.

–Talka egiteko autoak: 82,50 euro egunean, postu bakoitzeko.

Zorua okupatzeagatik dagokien tasa ordaintzetik salbuetsiak egonen dira halako ferietako barraka eta/edo atrakzioak, baldin eta hitzarmen baten bidez sarrera prezioen murrizketa arautzen badute, kontraprestazio gisa.

3. Txosnak paratzea:

–Txosna bakoitza paratzeko tasa 150 eurokoa izanen da.

Txosna paratuta dagoen egun bakoitzeko 30 euro ordainduko dira.

Txoznak paratzeko baimena duten entitateek 300 euroko fidantza utziko dute Udaletxean, uztailaren 8a baino lehen, ondasun publikoetan izaten ahal diren kalteei eta galerei aurre egiteko.

4. Garabiak, zutoinak, salgaiak, materialak eta antzeko beste instalazio batzuk: 4,45 euro hilabetean, metro koadro bakoitzeko.

4. epigrafean ezarritako tasen hileko gutxieneko likidazioa 10,00 eurokoa izanen da.

IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

–Irekitzeko lizentziak tramitatzeko tasa, jarduerek jarduera sailkatuen espedientearen tramitazioa behar izan badute aldez aurretik: 465,20 euro, tramitatzen den lizentzia bakoitzeko.

–Irekitzeko lizentziak tramitatzeko tasa, jarduerek jarduera sailkatuen espedientearen tramitazioa behar izan ez badute aldez aurretik: 76,70 euro, tramitatzen den lizentzia bakoitzeko.

–Negozioko titulartasun aldaketen, lagapenen edo eskualdaketen ondoriozko tramitazioa, eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 76,70 euro, tramitatzen den lizentzia bakoitzeko.

ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA, HONAKO ARLO HAUETAN: AISIALDIKO IKASTAROAK, UDAN EUSKARAZ, MUSIKA ESKOLA, ELURRA KENTZEKO ZERBITZUA, AURRI EGOERAN DEKLARATUTAKO ERAIKIN ETA INSTALAZIOEN ERAISTE LANAK, UDALAK EGITEN DITUENAK, LUDOTEKA ZERBITZUA, GAZTETXOKOA ETA KULTUR ETXEAN
IZATEN DIREN EMANALDIAK

1. Aisialdiko ikastaroak:

Urritik maiatzera bitarteko ikastaroen tarifa (lentzeria, pintura, ...): 105,00 euro, ikasleko eta ikastaroko. Zenbateko hori honela ordainduko da: 55,00 euro ikastaroaren hasieran eta beste 50,00 euro abenduaren amaieran.

Urtarrilean edo ondoko hilabeteetan matrikulatzen diren ikasleek urtarril horretatik aurrera ikastaroari dagokion tarifa ordaindu beharko dute. Ikastaroa hasi ondoren eta hurrengo urtarrila baino lehen matrikulatzen direnek ikastaro osoa ordaindu beharko dute.

Beste iraupen bat duten ikastaroen tarifa kasuan-kasuan onetsiko du Udalak.

Seinalatutako epeetan tarifa ordaintzen ez dutenei baja emanen zaie ikastaroan.

Ikastaroaren hasieratik matrikulatu baina ikastaroan zehar alde egiten dutenek ikastaro osoa ordaindu beharko dute. Manu hau Musika Eskolan, Udan Euskaraz jardueran, ludotekan eta gaztetxokoan ere aplikatuko da.

Nolanahi ere, ikastaroa hasi ondoren, edozein arrazoi dela-eta hartara joaterik ez badute, ez zaizkie ordaindutako tarifak itzuliko. Manu hau Musika Eskolan, Udan Euskaraz jardueran, ludotekan eta gaztetxokoan ere aplikatuko da.

2. Musika Eskola:

Matrikula:

–Inskripzio eskubideak: 56 euro.

–Irakasgai bakoitzeko matrikula: 18 euro.

Hileko kuotak:

–Musika eta mugimendua: 29 euro.

–Musika Hizkuntza bakarrik: 31,5 euro.

–Musika Hizkuntza eta musika tresna: 63 euro.

–Musika tresna bakarrik/beste musika tresna bat: 33 euro.

Musika Hizkuntza irakasgaian edo musika tresnaren batean matrikulaturik ez dauden eskolako ikasleek Musika Tresnen Taldea eta/edo Abesbatza irakasgaietan sartu nahi badute, matrikula gauzatzean irakasgai batean matrikulatzeko tasa eta inskripzio eskubideak ordaindu beharko dituzte, eta dagokien hileko tasa ordaintzetik salbuetsirik geldituko dira.

Hobariak:

Eskolan bi seme-alaba baino gehiago matrikulatuta dituzten familiek %50eko hobaria izanen dute tarifa guztietan (eskubideak, matrikula eta hileko kuota), matrikulatuta dagoen bigarren seme-alabatik aurrera.

Familia larriek %50eko hobaria izanen dute familiako kide bakoitzaren matrikulan. Hobari hau ez da aplikatuko hileko kuotetan.

3. Udan Euskaraz:

a) Tarifa: 35,00 euro pertsona bakoitzeko.

b) Bi anai-arreba edo gehiago sartzen badira, 58,00 euro ordainduko dira anai-arreba guztiengatik.

4. Elurra kentzeko zerbitzua:

Zerbitzua partikularrek eskaturik egiten bada: zerbitzua egiten duen udal langilearen soldata ordainduko da eta, gainera, 29,00 euro elurra kentzeko makina erabili den ordu bakoitzeko.

5. Eraispenak:

Ondasunaren jabeak, eraisteak eragin dituen kostu guztiez landa (proiektua prestatzeak, eraispena egiteak eta obra zuzendaritzak ekartzen dituzten kostuak), tasa bat ordaindu beharko du espedientearen kudeaketa administratiboaren kostuagatik; arestiko kontzeptuen kostuaren %20 izanen da.

6. Ludoteka zerbitzua / Gaztetxokoa:

–Zerbitzu horietako bakoitzean inskribaturiko haur bakoitzeko: 34,00 euro/ikasturtea.

–Zerbitzu horietako bakoitzean inskribaturiko bigarren anai-arrebagatik: 22,00 euro/ikasturtea.

–Inskribaturiko hirugarren senideagatik ez da tasarik batere ordainduko.

7. Kultur Etxean izaten diren emanaldiak:

a) Kultur Etxean izaten diren kultur emanaldietarako sarrera (Nafarroako Antzoki Sareko jarduerak izan ezik):

–Haurrentzako/familientzako ikuskizunak: 2 euro.

–Helduentzako ikuskizunak: 3 euro.

b) Nafarroako Antzoki Sarearen bitartez programaturiko ikuskizunen prezioa:

–Haurrentzako/familientzako ikuskizunak: 3 euro (aurretik erosita: 3 euro).

–Helduentzako ikuskizunak: 6 euro (aurretik erosita: 6 euro).

c) Kalitate, berezitasun edo konplexutasun artistikoagatik hala behar den kasuetan, Alkatetzaren ebazpen baten bidez zehaztuko da ikuskizun bakoitzerako prezioa.

ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO
APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

–Herri-lurretako aprobetxamenduengatiko urteko kanona (20. artikulua): 45,00 euro, hektarea bakoitzeko. Kanona hilabeteka hainbanatuko da, emakiden altarik edo bajarik gertatzen bada ekitaldian.

Urteko gutxieneko likidazioa 5,00 eurokoa izanen da aprobetxamendu mota bakoitzagatik.

–Azienden jabeek ordaindu beharreko kanona (40. artikulua):

  • Behi azienda: 6 euro, buruko.
  • Behor azienda: 4 euro, buruko.
  • Ardi azienda eta ahuntz azienda: 0,75 euro, buruko.
  • Ardi azienda bakarrik gauez eramaten bada mendira, tasa 0,50 euro izanen da buruko.

Kanona, egur lote bakoitzeko (46. artikulua): 25,00 euro.

Kanona bi zatikitan ordainduko da. 10 euro ordainduko dira, lotearen eskaera egitean, eta gainerakoa, berriz, zozketaren egunean. Zozketara ez doazen pertsonei ez zaie itzuliko hasieran ordaindu duten diru-kopurua.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo bereziak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

–5 hektarearaino: 0,05 euro/m².

–5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa: 0,05 euro/m².

–10etik 25 hektarea bitarteko soberakoa: 0,04 euro/m².

–25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa: 0,04 euro/m².

–50etik 100 hektarea bitarteko soberakoa: 0,03 euro/m².

–100 hektareatik gorako soberakoa: 0,03 euro/m².

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.

IV. epigrafea.–Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV-A).–Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak aprobetxamendu osoaren ondoriozko azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz: m² eraikigarri bakoitzeko: 0,10 euro.

IV-B.–Birzatiketak aldatzeko tramitazioa:

Tarifak IV-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV-C.–Tasak, hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik: Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko: 0,05 euro.

V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea:

Tasak proiektua gauzatzeko aurrekontuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1 izanen da.

VI. epigrafea.–Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

–Obra txikiak (lizentzia laburtua).

–6.010,12 euro bitarte (obra gauzatzeko aurrekontuarena): 25,50 euro.

6.010,12 eurotik goiti (obra gauzatzeko aurrekontuarena), aurrekontu horren %0,8, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatua. Hona hemen:

–Obra handiak (obra gauzatzeko kostuaren arabera).

–120.202,42 euro bitarte: 94,20 euro.

–120.202,42tik 240.404,84 euro bitarte: 157,80 euro.

–240.404,84tik 601.012,10 euro bitarte: 218,90 euro.

–601.012,10 eurotik aurrera: 283,00 euro.

–Finkak ixteagatik eta ordenantza honen 3. artikuluko 15, 16, 17 eta 18 zenbakietan aurreikusitako jarduketak egiteagatik, tasak obra gauzatzeko kostuaren arabera likidatuko dira, eta %0,8ko karga-tasa aplikatuko da.

–Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea.–Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fuel-olio biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

–5.000 litro bitarteko biltontziak: 104,85 euro.

–5.001 litrotik 10.000 litrora bitarteko biltontziak: 156,80 euro.

–10.001 litrotik 15.000 litrora bitarteko biltontziak: 207,70 euro.

–15.000 litrotik gora, soberako 1.000 litroko: 10,00 euro.

VIII. epigrafea.–Arbolak botatzeko lizentziak:

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

–Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko: 44,30 euro.

–Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko: 15,00 euro.

IX. epigrafea.–Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako biko zenbatekoa sortuko dute.

X. epigrafea.–Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak sorraraziko duen tasa 16,70 euro/urtea da. Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea.–Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

–500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko: 0,26 euro/m².

–500 m²-tik 3.000 m²-ra bitarte: 0,12 euro/m².

–3.000 m²-tik gora: 0,10 euro/m².

XII. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Plan partzial edo bereziak tramitatzea: 383,80 euro.

–Plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan aldaketak tramitatzea: 192,40 euro.

–Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea: 94,70 euro.

–Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 44,80 euro.

–Birzatiketak: 384,80 euro.

–Finketako itxiturak: 35,00 euro.

–Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko: 45,80 euro.

–Obra txikiak edo proiektu teknikorik behar ez duten obrak egiteko lizentziak: 25,50 euro.

–Oin berriko obrak, berrikuntzakoak eta eraispenekoak egiteko lizentziak, instalazioenak eta lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude: 26,20 euro.

XIII. epigrafea.–Erantzukizunpeko adierazpena edo aldez aurretiko komunikazioa behar duten egintzak, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 192. artikuluan jasotakoak: 25,50 euro.

UDAL ORDENANTZA, HILERRIAREN
ERABILERA ARAUTZEN DUENA

–Ehorzketak:

a) Horma-hilobian: 50 euro. Okupazioaren gehieneko epea 15 urte izanen da (luzaezina).

b) Errauts-kutxategian: Dohainik. Okupazioaren gehieneko epea 15 urte izanen da (luzaezina).

c) Panteoian: familiaren bizkar. Okupazio epea 50 urte izanen da gehienez. Epe hori 20 urtez luza daiteke.

UDAL ORDENANTZA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK ETA BERTZELAKOAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA

3. artikulua: espedientea tramitatzeagatik 10,20 euroko udal tasa ordainduko da.

Tasa hauek ezarri dira:

1. Zakur abandonatuak jasotzea: 18,30 euro.

2. Egonaldia udal altxatokian: 6,00 euro egunean.

3 ordutik goiti, egun osotzat hartuko da.

UDAL ORDENANTZA, PILOTALEKUAREN
ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Tarifak:

–Pilotalekuko giltzak eskatzea:

Olaztiko bizilagunak: doakoa.

Erroldatu gabeak: 7 euro/ordua.

–Argirako fitxak eskuratzea:

Olaztiko bizilagunak: 1 euro/ordua.

Erroldatu gabeak: 5 euro/ordua.

–Udalak baimendutako bestelako erabilerak: 7 euro/ordua.

–Udalak baimendutako bestelako erabilerak, argiarekin: 12 euro/ordua.

ORDENANTZA, AGIRIAK, KOPIAK ETA ZIURTAGIRIAK PRESTATU ETA TRAMITATZEKO ETA INTERESDUNEK ESKATURIK FAXEZ AGIRIAK BIDALTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. Argitaratu beharrekoak diren agiriak edo iragarkiak tramitatzea: argitaratzeagatik ordaindutako zenbatekoa itzultzea.

2. Honako hauek ematea:

A-4 neurriko fotokopiak: 0,10 euro/orrialdea.

A-3 neurriko fotokopiak: 0,40 euro/orrialdea.

Konpultsak: 0,10 euro/orrialdea.

Ordainagirien bikoizketak/kopiak: 0,50 euro/ordainagiria.

Aurtengo ekitaldiko ziurtagiriak: 1 euro/ziurtagiria.

Gainerako ziurtagiriak: 2 euro/ziurtagiria.

Lurzatien gaineko zedulak: 1 euro/zedula.

Faxak igortzea:

–Estatu barnean: 0,30 euro/orrialdea.

–Estatutik kanpora: 0,50 euro/orrialdea.

Hirigintzako txostenak: eskatzaileari jasanaraziko zaio txostenaren kostua.

Katastroko txostenak: eskatzaileari jasanaraziko zaio txostenaren kostua.

Salbuespenak: 012 Info-Local zerbitzuaren edo Udalaren web-orriaren bitartez eskatzen diren ziurtagiriak tasatik salbuetsita egonen dira.

Olaztin, 2017ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1713838