244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Alexander Crespo Hurtado jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpenak Koordinatzeko Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kargutik kentzea Alexander Crespo Hurtado jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpenak Koordinatzeko Bulegoko burua, 2017ko abenduaren 5etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 1ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1714078