244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACION-MEANO

2018rako karga-tasak

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2017ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak bertaratutakoei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2018ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haren ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita, erabaki da:

Lehena.–2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarritako gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %15eko karga-tasa ere.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,2.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tasei dagokienez, erabaki da 2017ko ekitaldian bezala uztea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Lapoblacion-Meanon, 2017ko abenduaren 4an.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1714037