244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2018ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Kontrako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Funesen, 2017ko abenduaren 1ean. Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1714004