244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

8.-19. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2017ko azaroaren 3an egin osoko bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean: 8.-19. zenbakietako espedienteak (iragarkia 2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean). Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsi dira 8.-19. zenbakietako aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontuan. Hona hemen:

8. aldaketa. Kreditu berezia. “Erriberako Futbol Eskola”: 5.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

9. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Alkatetzaren ordainsaria”: 2.200 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

10. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Kaleak eta lorategiak zaindu eta konpontzea”: 6.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

11. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Eskolak zaindu eta konpontzea”: 6.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

12. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Iragarki ofizialak”: 1.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

13. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Kontratazio mahaiak”: 1.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

14. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Bestelako jaiak: Errege eguna, etab.”: 5.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

15. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Derrigorrezko Diru-bilketa Agentzia”: 2.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

16. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Erreka-zuloen kudeaketa mankomunatua”: 13.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

17. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Abeltzaintza poligonorako bideak”: 8.300 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

18. aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Kiroldegia zaintzea”: 18.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

19. Aldaketa. Kreditu-gehigarria. “Karabana aparkalekua”: 1.000 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura.

Cabanillasen, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1714061