244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIZKARRETA-GERENDIAIN

Aurrekontuetako aldaketak behin betiko onetsirik

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2017ko azaroaren 13ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu bereziak:

Partidak:

1 1532 6000000 Udalarekiko zorra zolatze lanak 18.306,31 euro.

Finantzaketa:

1 8700000 diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 18.306,31 euro.

Kreditu gehigarria:

Partida:

1 4121 68100 baso proiektua 8.710,62 euro.

Finantzaketa:

1 5545001 Kontzejuko zerga bateratuak 4.321,00 euro.

1 8701000 Diruzaintzaren gerakina diru-sarrerei lotutako gastuetarako 4.389,62 euro.

Bizkarreta-Gerendiainen, 2017ko abenduaren 14an.–Kontzejuburua, Oscar Rey Calvo.

Iragarkiaren kodea: L1714568