244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

11/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 11/2017 espedientea. Bertan, kreditu-gehigarriak onesten dira, zenbait gasturi aurre egiteko.

Iragarkia 2017ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen aurrekontuan behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu-gehigarriak, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak:

Kodea: 90 33701 63200. Izena: “Inbertsioak jostetarako instalazioetan”. Zenbatekoa: 25.000,00 euro.

Guztira 25.000,00 euro.Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1714006