244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Alkatetzaren eskuordetzea

Udaleko alkateak, 2017ko abenduaren 4an, jarraian osorik agertzen den ebazpen hau eman zuen:

Abenduaren 11tik abenduaren 17ra, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu egun horietan, lehen alkateorde Marta Pérez De Albéniz Ruizen esku uztea Alkatetzari dagozkion eskudantziak.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aranaratxen, 2017ko abenduaren 4an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1714049