244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aita Barandiaran zahar etxearen udal patronatuko kontzertatu gabeko plazen prezio publikoen onespena

Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak, 2017ko abenduaren 18an egin zuen bilkuran, Aita Barandiaran zahar etxearen Udal patronatuko kontzertatu gabeko plazen prezioak onartu zituen 2018rako:

–Mendekotasun handia duena: 2.090,80 euro / hileko.

–Mendekotasun larria duena: 1.776,25 euro / hileko.

–Mendekotasun moderatua duena: 1.573,25 euro / hileko.

–Berez baliatzen ahal dena: 981,93 euro / hileko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2017ko Abenduaren 19an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1714750