244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordainarazpenen eta prezio publikoen ordenantzetako aldaketa, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duena.
Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abenduaren 18ko Osoko Bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza fiskal eta prezio publikoetako aldaketak.

Ordenantza fiskaletan ezarritako prezio eta tasa publikoak %1,5 igoko dira 2018. urterako, hamartar batera biribilduz kasua bada, zinema prezioak salbu, hauek berdin mantenduko baitira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza eta arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira eta osorik emanen dira argitara haien testu osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2017ko Abenduaren 19an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1714748