241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko lan egutegia

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2017ko azaroaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2018ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen zein diren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2018an:

Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 17a, asteazkena: San Anton (herriko jaia).

Martxoaren 29a: Ostegun Saindua.

Martxoaren 30a: Ostiral Saindua.

Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a, asteartea: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a, asteazkena: Jasokunde eguna.

Urriaren 12a, ostirala: Pilareko Andre Maria.

Azaroaren 1a, osteguna: Omiasaindu.

Abenduaren 3a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

Abenduaren 6a, osteguna: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 25a, asteartea: Eguberria.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, 1.592koa izango dena, honela banatuko da, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen gisan:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izango da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izango dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Beste ordutegi batzuk izaten ahalko dituzte, lanaldi laburragatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bestelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Lan ordutegiak adosteko ahalegina egingo da beti, bizi pertsonala eta lana bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan hartuko dira honako hauek dituztenak: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten seme-alabak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsonak, mendekotasuna duten pertsonak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 4 egun eta 6 ordu izango dituzte; horietatik, egun bat oporrei erantsiko zaie (28 egun izango dira, eta ez 27) eta 3 egun eta 6 ordu, herriko bestetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emango ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2018rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko azaroaren 22an.–Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1713952