2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketa, euskararen erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2017ko azaroaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen esparruan euskararen erabilera arautzen duen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezkarozen, 2017ko azaroaren 27an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena.
Iragarkiaren kodea: L1713739