2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2017ko azaroaren 24an bertako osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean.
Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hogeita hamar egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.
Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin bat.
Lizarran, 2017ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.
Iragarkiaren kodea: L1713750