241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2017ko azaroaren 24an bertako osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea entitatearen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hamabost egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar edo kexak aurkeztu ahal izateko, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2017ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1713749