2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2017ko azaroaren 24an bertako osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.
Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hogeita hamar eguneko epean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.
Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen aipatu 325. artikuluarekin bat.
Lizarran, 2017ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.
Iragarkiaren kodea: L1713746