2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2017ko azaroaren 24an entitatearen bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea bigarren aldaketa entitatearen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Administrazio espedientea bizilagun edo interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz –aipatutako foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen–.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).
Lizarran, 2017ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.
Iragarkiaren kodea: L1713735