241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea eta, ondotik, erregelamendu bidez tramitatzea Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzen duen espedientea.

Ordenantza horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2017ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13an, eta Udalaren iragarki-oholean. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, ordenantza honen xede diren agiri eta espedienteen tramitazioa dela eta, Udalak egin beharreko jarduerak sortuko du zerga-egitatea.

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzera beharturik daude ordainarazpen honen xedeko agiriak tramita daitezen eskatzen duten pertsona natural nahiz juridikoak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen tarifak eranskinean agertzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Arma txartelen eta animalia arriskugarriei dagozkienen tramitazioa.

1.1.–Arma txartelen tramitazioa, txartel bakoitzeko: 20,00 euro.

1.2.–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren tramitazioa, lizentzia bakoitzeko: 35,00 euro.

2. epigrafea.–Txostenak.

2.1.–Udaltzaingoaren txostenengatik: 80,00 euro.

2.2.–Hirigintzari buruzko txostenengatik: hirigintzako txostenaren kostua.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1.–Ziurtagiriengatik: 2,00 euro.

–Ziurtagiriak luzatzeagatik 4 urte baino zaharragoko datuak behar dituztenak, oraingoa barne, erregistro eguneratuetan gehiago jasota ez badaude: 4,00 euro.

–Ez dute tasa sorraraziko automatikoki luzatzen diren ziurtagiriek, biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuen datuetan oinarritzen badira.

3.2.–Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, konpultsa bakoitzeko: 0,50 euro.

Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute.

Salbuetsirik gelditu da Udalak eskatzen duen dokumentazio guztia langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan.

4. epigrafea.–Agirien fotokopiak eta planoen kopiak, interesdunek eskatuak.

4.1.–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

4.2.–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,20 euro.

4.3.–Planoen DIN A-3 tamaina baino handiagoa den kopia bakoitzeko: 8,00 euro.

4.4.–CDko kopia bakoitzeko: 3,00 euro.

5. epigrafea.–Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea.

5.1.–Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzeagatik: 15,00 euro.

6. epigrafea.–Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

Iragarkiaren kodea: L1713721