241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Lizentziak emateko, hirigintzaren arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteko eta hirigintzan bestelako jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea eta, ondotik, erregelamendu bidez tramitatzea Lizentziak emateko, hirigintzaren arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteko eta hirigintzan bestelako jarduketarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean aldaketa egiteko espedientea.

Ordenantza horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2017ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13an, eta Udalaren iragarki-oholean. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, LIZENTZIAK EMATEKO, HIRIGINTZAREN ARLOAN KONTROLERAKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 12. artikuluko baimenaren ondorioz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal jarduera hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

–Tramitatzea partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko legeriak eskatzen dituen hirigintzako lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea, lizentzia eskatu beharrean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denetan.

Tasaren beharra ezartzen duten hirigintzako jarduketak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean zehazturik daude.

Aipatze aldera, honako hauek dira:

a) Eraikin eta instalazioak altxatzeko obrak.

b) Eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzeko obrak.

d) Eraikinen barreneko banaketa aldatzen duten obrak, edozein erabilera emanda ere.

e) Behin-behineko obra eta erabilerak.

f) Hirigintza-lurzatiketak eta landa finken banantze eta banaketak.

g) Lur mugimenduak, hala nola lur-erauzketak, zelaitze-lanak, indusketa-lanak eta betelanak, salbu eta lan horiek jadanik onetsita dagoen urbanizazio- edo eraikuntza-proiektu baten barrenean zehaztuta eta programatuta badaude.

h) Eraikin eta instalazioen lehen erabilera edo okupazioa, oro har, eta haien erabileraren aldaketa.

i) Eraikuntzen eraispena, salbu eta berehalako aurri-adierazpena egiten denean.

j) Lurpea ukitzen duten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak badira.

l) Eremu publikotik ikusten diren kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

m) Presak eta baltsak eraikitzea eta ur ibilguetan defentsa eta zuzenketa obrak egitea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

n) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren kontzesioa behar izanda ere.

ñ) Finkak ixtea.

Ordaindu beharra

4. artikulua.

1) Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

Ez da ordaindu beharrik izanen Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edota adostasun-eginbidea izan baino lehen, lizentzia jakinaraziak direnean. Ez da ordaindu beharko, obra osteko kontrolerako udal ebazpena eman aurretik jarduera hasteari uko egiten zaiola adierazten bada.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako kasuetan interesdunak Udalari ordaindu beharko dio lizentzia emateko egindako kanpo txostenen zenbatekoa.

2) Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betiko onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun komunitateak eta Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen gainerako entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu edo eragiten badute edo egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian aurreikusitako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

7. artikulua. Hirigintza jarduketa bat egiteko eskabide guztiak hirigintzako arauetan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarria dagoen bezala bete beharko dira.

8. artikulua. Lizentziak iraungitzeari dagokionez, hirigintzako arauetan eta aplikatzen ahal diren gainerako arauetan xedatuari jarraituko zaio.

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek aldeko txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateko tasak behin-behinean likidatuko dira, obraren aurrekontuaren kostu osoaren arabera; hura obra gauzatzeko aurrekontuari jarraikiz zehaztuko da, honako hauei dagozkien partidak kenduta: segurtasunaren eta osasunaren gaineko azterlana, azterlan geoteknikoak, hondakinen tratamendua, kalitate kontrola eta entseguak.

Obra bukatu edo behin-behineko onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak egindako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira. Behin betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztuko.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

12. artikulua. Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.

Ordenantza honen eranskinean azaltzen denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezteko eskatzen den obretan, adierazpenarekin edo komunikazioarekin batera autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, bai eta ordainagiria ere.

15. artikulua. Udal administrazioak egiaztatuko du autolikidazioak ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza dela.

Udal administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

Arau-hauste eta zehapenak

16. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Udalak onetsitako ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ERANSKINA, LIZENTZIAK EMATEKO, HIRIGINTZAREN ARLOAN KONTROLERAKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA

I. epigrafea.

I.1. Antolamendurako edo udal plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, jarraian zehazten den eskalaren arabera likidatu ere. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbatekoa erantsiko zaie. Honatx eskala:

–5 hektarea bitarte, hektareako (euro/ha): 675,92 euro.

–5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 578,52 euro.

–10 hektarea baino gehiago, 50 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 482,32 euro.

–50 hektareaz gora, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 386,26 euro.

I.2. Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea.

Aplikatu beharreko tarifak izanen dira l.1 epigrafean aipatu direnen %50, gehi txosten tekniko eta juridikoei dagokien zenbatekoa, halakorik bada.

I.3. Xehetasun-azterketak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasa plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko da, eskala honen arabera likidatu ere:

–5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 337,96 euro.

–5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 289,69 euro.

–10etik 50 hektarea bitarteko soberakoa (euro/ha): 241,39 euro.

–50 hektareaz gora, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 192,30 euro.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen %25 izanen dira.

I.5. Birzatiketen tramitazioa.

I.5.A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraituz, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:

–100 m³ eraikigarri bakoitzeko: 6,78 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

–100 m³ eraikigarri bakoitzeko: 8,68 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

I.5.B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa:

–Tarifak I.5.A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

II. epigrafea.

II.1. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: %1,50.

III. epigrafea.

III.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen babesean ematen diren obra lizentziak.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentziak.

Lurzatitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (100 m²-ko): 4,62 euro.

III.1.2. Lehen erabilerako lizentziak.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 m³-ko): 10,00 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

III.1.3. Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta kartelak paratzeko obra lizentziak eta lizentzia jakinaraziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez direnak:

–Tasa kalkulatuko da 12. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuz: %0,50.

IV. epigrafea.

IV.1. Gutxieneko eskubideak.

Aitzineko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak ondotik zehazten diren zenbateko gutxienekoetatik beheitikoak badira, jarraian ematen direnak ordainduko dira, gehi txosten tekniko eta juridikoak, halakorik bada, aipatzen diren epigrafeetan:

I.1. Antolamenduko plan partzial edo bereziak tramitatzea edo udal plana aldatzea + txosten tekniko eta juridikoak: 582,42 euro.

I.2. Antolamenduko plan partzial edo bereziak tramitatzea + txosten tekniko eta juridikoak: 582,42 euro.

I.3. Xehetasun-azterketa tramitatzea + txosten teknikoak eta juridikoak: 582,42 euro.

I.4. Antolamenduko planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea + txosten teknikoak eta juridikoak: 582,42 euro.

I.5. Birzatiketak tramitatzea + txosten teknikoak eta juridikoak: 582,42 euro.

II.1. Urbanizazio proiektuak tramitatzea + txosten teknikoak eta juridikoak: 582,42 euro.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentzia: 46,96 euro.

III.1.3. Obra lizentziak eta lizentzia jakinaraziak: 50,66 euro.

Iragarkiaren kodea: L1713720