241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2018ko karga-tasak

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengoa izanik, tasa, indize eta karga hauek onetsi zituen 2018rako:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,155.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Villamayor de Monjardinen, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1713888