241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alesbesko Udalaren, “Virgen del Portal” zahar etxearen
eta “Fernando Calahorra” musika eskolaren 2018rako tasak,
prezio publikoak eta zergak. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Alesbesko Udalean, “Virgen del Portal” zahar etxean eta “Fernando Calahorra” musika eskolan 2018ko ekitaldian indarra izanen duten prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2017ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1713658