2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea
Vianako Udalak aditzera ematen du 2017ko abenduaren 31n bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2017ko zerga ordaintzeko epea.
Epe hori iragaten denean, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Vianan, 2017ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L1713663