2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Urrozko Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urrozko Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udaleko Idazkaritzan hamabost eguneko epean, bizilagunek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Ez bada horrelakorik aurkezten aipatu epean, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.
Urrozen, 2017ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Iñaki Juanena Santesteban.
Iragarkiaren kodea: L1713858