2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, “Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen Ordenantzan”. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketak “Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen Ordenantzan”. Hura behin betiko argitaratu zen 2017ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an.
Erabaki hori 2017ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, eta handik goiti iragan da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epea, inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik haren kontra. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49.c) artikulua aldatzen duen apirilaren 21eko 11/1999 Legeari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketen testua, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkuran onetsia.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
15. artikuluko 2. puntua (Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak) aldatu da eta honela gelditu da idatzirik:
2. Tuterako Udaleko jarduera ekonomikoen zergan alta hartzea, 2016ko urriaren 1etik 2017ko urriaren 31 bitartean.
Tuteran, 2017ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1713896