241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak ordainarazpenen ordenantzetan, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2017ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2017ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

ERANSKINA

Ordainarazpenak

0. ZENBAKIA.–KUDEAKETAREN, DIRU-BILKETAREN ETA IKUSKATZAILETZAREN ORDENANTZA OROKORRA

Lehenengo xedapen gehigarria.–Osoko Bilkurak 2017ko uztailaren 20an eta abuztuaren 21ean hartutako erabakiak betetzeko, ukitutako kaleen izenak aldatu dira baina lehenengo kaleek zuten kategoria fiskala mantentzen da.

15. ZENBAKIA.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen tauletan aldaketa hauek egin dira:

–1. taulan tarifa berri bat sartu da: “Dutxa zerbitzuagatik, pertsona bakoitzeko. 1,50 euro”.

–5. taulan, “pertsona fisiko bakoitzeko” dioen atala aldatu da eta tarifa berriak sartu dira, testu honekin:

“Pertsona fisiko edo beste edozein entitate/talde/enpresa bakoitzeko”:

  • Kirol eremu bat erabiltzen duten ordu bakoitzeko 15 euro.
  • Bakarrik aldagela/dutxak erabiltzeko, eguneko 9,25 euro.
  • Kirol eremu bat irabazi asmoz erabiltzeko ordu bakoitzeko: 27 euro.
  • “Argi ordu bakoitzeko/pertsona fisikoak” dioen tokian, honela behar du: “Argi ordu bakoitzeko/pertsona fisikoak edo beste edozein entitate/talde/enpresa”.
  • “Argi ordu bakoitzeko/klubak” dioen tokian, honela behar du: “Argi ordu bakoitzeko/klubak edo kirol entitateak”.

16. ZENBAKIA.–UDALAREN KIROL MEDIKUNTZAKO ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

8. artikuluko 1. puntuko b) apartatua aldatu eta testu honekin geldituko da:

%50eko hobaria izanen dute erretiroaren, ezgaitasunaren edo alarguntasunaren ondoriozko edo 65 urte baino gehiagoko pentsiodunek.

21. ZENBAKIA.–EKIPAMENDU SOZIOKULTURALAK (GIZARTE ETXEAK ETA GAZTEENDAKO UDAL ATERPETXEA) ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifetan ondoko aldaketak egin dira:

a) 1.B tarifan honako hau ezabatu da testutik: “irekita dagoen egun eta orduetan”.

b) 1.C tarifan, azkeneko zatia honela geldituko da: “... irekita ez dauden egun eta orduetan (Tuterako Udala salbu)”; apartatu honetako tarifen taula aldatu eta honela gelditu da:

ERABILERA ORDU BAKOITZEKO

TASA

Egunez

44,00 euro

Gauez

58,00 euro

Jaiegunean

62,00 euro

Jaiegun gauean

77,00 euro

c) 1.D tarifa berri bat gehitu da, testu honekin eta tarifen taula honekin:

“Pertsonek eta entitateek, irabazteko asmorik izan ala izan gabe, Tuterako gizarte-etxeetako espazioak aldi baterako irekitzeagatik, ordutegitik kanpo baina irekitzeko egunetan (Tuterako Udala salbu).

ERABILERA ORDU BAKOITZEKO

TASA

Egunez

26,00 euro

Gauez

32,00 euro

Jaiegunean

34,00 euro

Jaiegun gauean

43,00 euro

Tasa hori soil-soilik ekipamenduaren irekiera kostuari dagokio.”

d) Aldatzea 3. tarifa, Gazteendako Udal Aterpetxea erabiltzekoa, pertsona eta egun bakoitzeko:

1.–Ostatua eta gosaria:

30 urtetik beherakoak, gazte txartelarekin

14,00 euro pertsona/gau bakoitzeko

30 urtekoak edo hortik goitikoak

16,00 euro pertsona/gau bakoitzeko

Aterpekide txartelarekin

15 euro pertsona/gau bakoitzeko

Familia, familia aterpekidearen txartelarekin 3 urtekoak edo hortik beherakoak

Doan

Taldeak (gutxienez 12 lagun)

13,00 euro pertsona/gau bakoitzeko

13 urtetik beherakoen taldeak

12,00 euro pertsona/gau bakoitzeko

Aisialdiko taldeak

12,00 euro pertsona/gau bakoitzeko

Erromesak

12,00 euro pertsona/gau bakoitzeko

Mandire sorta

3,50 euro pertsona/gau bakoitzeko

Eskuoihal sorta

3,50 euro pertsona/gau bakoitzeko

Okupatu gabeko ohea

5,00 euro pertsona/gau bakoitzeko

23. ZENBAKIA.–UDALAREN ETXEZ ETXEKO
LAGUNTZA ZERBITZUKO (ELZ) TASAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA FISKALA

8.3 artikuluko orduaren benetako kostua aldatu da: 22,29 euro izanen da.

24. ZENBAKIA.–“FERNANDO REMACHA” UDAL KONTSERBATORIOAREN ETA UDALAREN MUSIKA ESKOLAREN ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

–8. artikuluko 3. puntuari idazketa berria ematea, testu honekin:

“Udalaren Musika Eskolan matrikula eginda, ikasleak izen ematea deuseztatzen badu ikasturtea hasi baino lehen, matrikula tasaren ehuneko 20ari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du. Ikasturtea hasten bada osorik ordaindu beharko du.

Hala ere, Udalaren Musika Kontserbatorioan, matrikula egiteak hori osorik ordaintzera behartzen du, kontuan hartu gabe ikasturtea hasi den ala ez.

Ezinbesteko kasurik egotekotan, salbuespena izanen lirateke eta udal agintaritzak aztertu eta ebatziko lituzke.

–Tarifak eranskina aldatu da eta honela gelditu:

Haur hezkuntza

121,51 euro/ikasturtea

Prestatze maila

204,82 euro/ikasturtea

Prestatze maila, instrumentu minoritarioak (tronpa, fagota, kontrabaxua eta biola)

102,79 euro/ikasturtea

1., 2., 3. eta 4. mailak

564,30 euro/ikasturtea

Irakaskuntza Profesionaletarako prestakuntza, 3. eta 4. mailak

611,47 euro/ikasturtea

Musika tresnen taldea (orkestra...)

29,36 euro/ikasturtea

Irakasgai teoriko-praktikoak

102,79 euro/ikasturtea

Musika tresna taldean jotzeko eskola

206,58 euro/ikasturtea

Musika tresna bakarka

413,35 euro/ikasturtea

Ahots taldea (abesbatza...)

29,36 euro/ikasturtea

Pop-Rock ikastaroa

332,50 euro/ikasturtea

32. ZENBAKIA.–ORDEZKO BETEARAZPENEN TASAK
ETA BETEARAZPEN AGINDUENAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikuluko ehunekoa aldatu da, eta %18,95ekoa izanen da.

33. ZENBAKIA.–IKUSKAPENAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen taulatik 13.a ezabatzea: “Elikagaiak esportatzeko albaitarien ziurtagiri ofiziala.”

46. ZENBAKIA.–ORDENANTZA FISKALA, “LA COMETA”
UDAL LUDOTEKAKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. artikuluko (Hobariak) 1., 2., 3. eta 4. puntuei idazketa berria ematea, testu honekin:

1. %75eko hobaria izanen dute adingabeen inskripzio kuotek, haien familiek oinarrizko errenta jasotzen badute, urteko eta hiruhilekoko abonamenduetan, bai eta 10 aldiz erabiltzeko bonuetan ere.

2. %20ko hobaria izanen dute familia bereko bigarren senidearen inskripzio kuotek, urteko eta hiruhilekoko abonamenduetan.

3. Orobat, %25eko hobaria izanen dute hiru seme-alabako familia ugarietako adingabeen inskripzio kuotek, eta %50ekoa lau seme-alaba edo gehiago duten familia ugarietako adingabeenek, urteko eta hiruhilekoko abonamenduetan, bai eta 10 aldiz erabiltzeko bonuetan ere.

4. Artikulu honetako 1. puntuan aipatzen den hobaria metagarria da 2. eta 3. puntuan aipatzen direnekin. Eguneko sarrerak ez du inolako hobaririk.

PREZIO PUBLIKOAK

CASTEL-RUIZ ENPRESA ENTITATE PUBLIKOAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

–16. artikulua (Ordaintzera behartuak daudenak) aldatu da, %15eko murriztapenerako beste kasu bat sartuta, testu honekin:

“%33ko edo hortik gorako dibertsitate funtzional fisiko edo psikikoa duten pertsonak.”

–Artikulu beraren barnean beste paragrafo bat sartzea, murriztapenerako beste portzentaje bat jasotzen duena, testu honekin:

“TEEPko batzorde betearazleak %50 murriztu ahalko du sarreren prezio publikoa, Dantza eta Arte Eszenikoetako ikasleendako entitateak GaztaMbide antzokian antolatzen dituen jardueretan, betiere ikasle horiek Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntzako administrazioak aitortutako zentroetan izena emanda badaude.”

–I. eranskinean: Prezio publikoak:

  • “Moncayo zinemako sarrerak” jardueraren barruan, “Gainerako proiekzioak: 5,50 euro/sarrera” atalerako.
  • Gaztambide antzokian garatzeko jardueretan: kontzertuak, balleta eta abar, prezioen ondotik testu hau gehitu da: “Bi emanaldi edo gehiagotarako abonamenduaren prezioa izanen da abonamenduko emanaldi guztietako sarreren baturaren %50etik %90era bitarteko kostu osoaren parekoa”.

–II. eranskinean: Prezio publikoak zerbitzuengatik:

  • “Moncayo zinema erabiltzeari” dagokiona aldatu da, 206,61 euro/eguna, gehi dagokion BEZa, izanen baita.
  • “Gaztambide antzokia erabiltzeari” dagokiona aldatu da, honela: 1.800,83 euro saioa/eguna, gehi dagokion BEZa; 3.151,24 euro bi saio/eguna, gehi dagokion BEZa; 0,38 euro/sarrera, gehi dagokion BEZa.

Iragarkiaren kodea: L1713801