241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Garcés de los Fayos Udalaren Kultur Patronatuaren azkentzea. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako “Garcés de los Fayos Udalaren Kultur Patronatua” erakunde autonomoaren azkentzea, desegin baita.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1713894