2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARE
2018ko zerga-tasak
Udal honek, 2017ko azaroaren 17an egin bilkuran, 2018rako zerga-tasak onetsi ditu. Hona hemen:
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.
JEZa: 1,4.
EIOZa: %4.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: legeak ezartzen duen gehienekoa.
Zaren, 2017ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.
Iragarkiaren kodea: L1713676