2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Oinarriak zuzentzea udaltzainaren deialdian
2017ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, udaltzainaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.
Akatsa atzeman da atal honetan: “4.2. Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzten gainerako agiriak”. Ondokoa gehitu behar zaio:
Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 30,03 euro ordaindu izanaren ziurtagiria. Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ezean, izangaia baztertu eginen da.
Tasa hori ordaintzeko sistema hau erabili behar da:
–Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu-zenbaki honetan: ES48 2100 5264 4922 0006 5040 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
- Izangaiaren izen-deiturak.
- NANa/IFZ.
- Kontzeptua: Udaltzainaren oposizioa.
Doakoa da lanik izan ez eta inongo prestaziorik kobratzen ez dutenentzat, betiere egoera frogatzen badute.
Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2017ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1714267