241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontuan aldaketak egiteko bi espediente.

Erabaki hori 2017ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Kreditu-gehigarria 6. kapituluko (Inbertsio errealak) gastu-partida batean. 8.018,29 eurokoa da, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

2.–Kreditu berezia 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) gastu-partida batean. 3.500,00 eurokoa da, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

Noain Elortzibarren, 2017ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1713859