2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Udal Planeko aldaketa 3. poligonoko 337. eta 82. lurzatietan. Hasierako onespena
Murillo El Frutoko Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.6 artikuluarekin bat. Helburua du Udal Plana aldatzea 3. poligonoko (AH-1 eremua/Alde Zaharra) 337. eta 82. lurzatiek osatzen duten hiri-lurzoruan, “O06-Antolamendua-. Forma. Kotak. Sestrak eta garaierak” izeneko planoak aipatu lurzatietarako ezartzen duen nahitaezko lerrokadura aldatzeko (kentzeko).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan (testu bateginaren 72.ean) xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Epe horretan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu ahalko dute eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu.
Murillo el Fruton, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1713857