2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
5/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5. aldaketa 2017ko aurrekontuan: kreditu-gehigarria.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1713640