2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
17.etik 20.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 17/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
2. kapitulua.–1.4140.2100003 partida, “Bide eta erreken belar-sastrakak garbitzea”: 5.000 euro.
Finantzaketa:
Gastuak gutxitzea:
6. Kapitulua.–1.4500.6090005 partida, “Lehengo osasun etxea erostea”: -5.000,00 euro.
Aurrekontuko 18/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
2. kapitulua.–1.9200.2270601 partida, “Azterlan eta lan teknikoak”: 5.000 euro.
Finantzaketa:
Gastuak gutxitzea:
6. kapitulua.–1.1522.6090004 partida, “Garbitokiko sarrera eta atea egokitzea”: -5.000,00 euro.
Aurrekontuko 19/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
2. Kapitulua.–1.2318.22606 partida, “Kultur jarduerak”: 500 euro.
Finantzaketa:
Gastuak gutxitzea:
5. kapitulua.–1.9291.51000 partida, “Ustekabeak”: -500 euro.
Aurrekontuko 20/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.
Gastuak gehitzea:
2. kapitulua.–1.9200.22799 partida, “Igerilekuen mantentze-lanak”: 6.000 euro.
Finantzaketa:
Gastuak gutxitzea:
5. kapitulua.–1.9291.51000 partida, “Ustekabeak”: -6.000 euro.
Elon, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1713771