241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2018rako karga-tasak

Irunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak. 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina jarriko dira indarrean.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,338.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): zerga-tasa, %4,7.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (JEZ): karga-tasa: %1,40.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Balio-gehikuntza zehazteko portzentajea:
  • 5 urte bitarte: %2,26.
  • 10 urte bitarte: %2,16.
  • 15 urte bitarte: %2,06.
  • 20 urte bitarte: %2,06.
  • Kuota zehazteko zerga-tasa: %14,42.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten 30 eguneko epean. Epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1713865