2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan 2018rako. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki du hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskaletako eta tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifetan, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jartzeko. Horiek espedientean ageri dira.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.
Irunberrin, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1713862