241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Txulapaingo Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa edukita, hasiera batez onetsi zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Markalainen (Txulapain), 2017ko azaroaren 28an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da ondoko arauetan xedatutakoaren babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulua eta ondorengoak, eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunari buruzko gaiei dagokienez.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, Udal Administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak –5. artikuluan aipatuak– luzatzen dituzten dokumentuak tramitatzeagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zerga-egitatea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, Udal Administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzeko edo tramitatzeko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal Administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. Kopiak, fotokopiak, konpultsatzeak, lurzatien zedulak eta katastroko orriak.

2. Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

3. Arma txartelen tramitazioa.

4. Ahalmenak askiestea.

5. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

6. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

7. Ordainagiri helbideratuak itzultzea.

8. Zenbait tramite.

–Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak.

–Hirigintzako jarduketak, partikularrek sustatuak (plan partzialak, birzatiketak, xehetasun azterlanak, urbanizazio proiektuak, hiri unitateak zatitzea etab.).

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Diru-bilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:

a) Ziurtagiriengatik, fotokopiengatik, faxengatik, lurzatien zedulengatik, bandoen argitalpenagatik eta agirien konpultsagatik ordaindu beharreko tasak, horiek luzatzen diren unean ordaindu beharko dira udal bulegoan, eta hark kontuak emanen ditu.

b) “Zenbait tramite” izeneko atalari dagozkion tasak, iragarki ofizialen kostuaren parekoak, interesdunari behar den likidazioa egiten zaionean ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan.

Arau-hauste eta zehapenak

7. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

Azken xedapena

Xedapen bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitako epea iraganik.

TARIFEN ERANSKINA

1.–Agiriak:

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,20 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 1,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

–Konpultsatu beharreko agirien lehenengo orria: 2,00 euro.

–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak.

–Ale bakoitza: 1,00 euro.

d) Katastroko orriak.

–Ale bakoitza: 1,00 euro.

2.–Ziurtagiriak:

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

–Finken hirigintza egoera egiaztatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro, ziurtagiri bakoitzeko.

Jendea salbuetsirik egonen da ziurtagiriak luzatzeko tasak ordaintzetik, ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3.–Arma txartelen tramitazioa:

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4.–Ahalmenak askiestea:

–Askieste bakoitza: 2 euro.

5.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:

–Ordenantzak, ale bakoitza: 2,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 2,00 euro.

6.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea:

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

7.–Zenbait tramite:

–Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak: iragarkien zenbatekoa.

–Hirigintzako jarduketak, partikularrek sustatuak (plan partzialak, birzatiketak, xehetasun azterlanak, urbanizazio proiektuak, hiri unitateak zatitzea etab.): iragarkien zenbatekoa.

Iragarkiaren kodea: L1713802