2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
1. eta 2. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontuko 2017/01 eta 2017/02 aldaketak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Uharten, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1713871