2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Aldaketa 2018rako ordenantza fiskalen tarifetan.
Hasierako onespena
Fiteroko Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2018ko ekitaldirako tarifen aldaketa Fiteroko ordenantza fiskaletan.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, aldaketa horiek behin betiko onetsirik geldituko dira.
Fiteron, 2017ko azaroaren 23an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1713686