2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2018rako zerga-tasak. Hasierako onespena
Ezporogiko Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa zuela, besteak beste, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Uraren prezio publikoak:
–Hornidura:
• Kuota finkoa: 30 euro.
–Kontsumoagatik:
• Etxean erabiltzeko: 0,62 euro/m³.
• Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,05 euro/m³.
–Saneamendua: ezarritako prezioak.
Bigarrena.–Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesdunek, aipatu epe horren barnean, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.
Aiesan, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.
Iragarkiaren kodea: L1713897