241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz.

Alkateak, 2017ko azaroaren 21ean eman 17/446 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako zinegotzi Javier Carcar Ochoaren esku uztea 2018ko apirilaren 14an ezkontza zibila Herriko Etxean egiteko eskumena.

Cadreitan, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1713895