241. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Desafektazioa, herrilurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2017ko azaroaren 3an egin osoko bilkura arruntean, zinegotzi guztiak ados zirela, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko desafektazioa “La Carne” bazkatokiaren herri-lurretan, Cabanillasko 2. poligonoko 419., 420., 421. eta 422. lurzatietan hain zuzen ere, José Miguel Rodríguez Mateoren alde, 40.500 oilasko gizentzeko abeltzaintzako ustiategia jar dezan. Osotara 17.793,12 m² dira, eta ondoko hauek koordenatuak: UTM ETRS-89: x= 620589. y= 4655575.

Bigarrena.–Aipatu azaleraren okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia toki entitate honen iragarki oholean argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egongo da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1713769