1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 22an hartua, Anueko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Kontuan hartuta bik uko egin diotela Anueko Kudeaketa Batzordeko kide izateari, zeina izendatu baitzen Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 3an hartutako erabakiaren bidez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak kide berriak izendatzea aipatutako hutsuneak betetzeko, bat etorriz Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1095 Lege Organikoaren 182. artikuluan ezarritakoarekin.
Ikusita bi herritarrek, hain zuzen Iratxe Suriñe Maniega Galindo andreak eta Gabriel Lacasta de Andrés jaunak, adierazi dutela Kudeaketa Batzorde horretan parte hartzeko prest daudela, eta ikusirik, halaber, legeak horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituztela.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Anueko Kudeaketa Batzordean izandako hutsuneak betetzea beren burua borondatez aurkeztu duten bi herritarrekin; aurrerantzean, hauek izanen dira aipatu Kudeaketa Batzordeko kideak: Maider Ochandorena Cilleros andrea (alkatea-batzordeburua), Ignacio Goñi Moratinos jauna, Iosu Ostiz Subiza jauna, Javier Larráyoz Rodríguez jauna, Iratxe Suriñe Maniega Galindo andrea eta Gabriel Lacasta de Andrés jauna (batzordekideak).
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Anueko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2017ko azaroaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1713650