240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2017ko aurrekontuko 10., 11. eta 12. aldaketak. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2017ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 10. eta 11. aldaketak (kreditu-gehigarriak) eta 12.a (kreditu berezia) hurrenez hurren, 2017ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Allon, 2017ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1713807