240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, aldi baterako kontrataziorako

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda eratzea, aldi baterako kontrataziorako, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan.

Aldi baterako kontratudunak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Dena dela, kontuan hartuko da norbait ote dagoen hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gizarte-langilearen lanpostuan lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

1.2. Kontratatzen den langilea B maila edo taldean sartuko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan aurreikusten diren lansari eta osagarriak jasoko ditu, betiere zerbitzuaren beharren arabera; horrez gain, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko kide eginen da eta hartan inskribatuko, araubide horren babespean.

1.3. Lanaldia, ordutegia, oporrak eta gainerakoak Nafarroako Administrazio Publikoen lan-kontratudunen hitzarmenaren araberakoak izanen dira.

1.4. Eskualdearen zabalera handia kontuan izanik, kontratatzen diren pertsonak bere kabuz mugitu beharko dira, Nafarroako Gobernuak ezarritako kilometro-ordaina jasotzen dutela.

Laneko herria aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, Mankomunitatea osatzen duten entitateen artean betiere.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Gizarte-laneko diplomaduna.

–Gizarte-laneko graduduna.

d) Gidabaimena izatea, gutxienez ere B1 motakoa. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak ibilgailua duela frogatu beharko du izendapena baino lehenago.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foruen plaza, 1-1.a, 31570, San Adrián).

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko burutzak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, ebazpen bidez, eta Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu eta, kasua bada, akatsak zuzendu ahalko dituzte, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistroan eta web-orrian.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta horiek ebatzi ondoren, Mankomunitateko burutzak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan adieraziko da probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauexek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Jesús Sola Aranda, Mankomunitateko burua.

Mahaikide teknikaria: Maite Salcedo Gurpegui, Mankomunitateko gizarte-langilea.

Mahaikide teknikaria: M.ª Carmen Garraza Jiménez, Mankomunitateko gizarte-langilea.

Mahaikide teknikaria: Marianela Fernández Arenzana, langileen legezko ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Natividad Azcona Comas, Mankomunitateko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta behin betiko osaera argitara emanen da, deialdirako onartuen eta baztertuen zerrendaren onespena argitaratzearekin batera.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.4. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Mankomunitateko burutzari hala jakinarazi, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak izaten direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jendaurrean agertuko da hori, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

6.–Hautapen prozedura nola eginen den eta balorazioa. Hautapen prozeduran hiru ariketa izanen dira.

6.1. Lehen ariketa: proba honetan, aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Gaiak deialdiko II. eranskinean ageri direnak izanen dira.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik. Ariketa honetan, gehienez ere, 20 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko dira 12 puntu baino gehiago erdiesten ez dituzten izangaiak.

6.2. Bigarren ariketa: idatzizko proba honetan ariketa praktiko bat egin beharko da, deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunen eta edukien inguruan. Ariketa honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu baino gehiago erdiesten ez dituzten izangaiak.

6.3. Probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak kanporaturik geldituko dira.

6.4. Azken emaitzetan berdinketarik suertatuz gero, zozketa bidez erabakiko da.

6.5. Hautaprobetan, denboren eta baliabideen egokitzapenak eginen dira, ahal den neurrian, elbarritasunik dutenentzat, halaxe eskatzen badute eta eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

7.1. Probaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitara emanen du gainditu duten izangaien zerrenda Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan eta web-orrian.

Mankomunitateko buruari igorriko zaio gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, ebazpen bidez onets dezan. Horrekin batera hautapen prozesuaren espediente osoa bidaliko zaio.

7.2. Gainditu duten izangaiei Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

7.3. Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera eginen zaie dei izangaiei.

7.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

8.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskaera-orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Sistemaren antolamendua, eskumenen artikulazioa eta eskubideen aitorpena. Gizarte zerbitzuen sistema publikoa.

2.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: zerbitzuen zorroaren edukiak: prestazio motak, edukien definizioa eta eskubidearen babesa.

3.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituena.

4.–3422/2005 Ebazpena, abuztuaren 9koa, Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Horren bidez ezartzen dira Gizarteratzearen Atalak ematen dituen laguntza berezien balorazioan eta kontzesioan aplikatu beharreko kontzeptuak, baldintzak, gehieneko zenbatekoak eta prozedura (2005eko irailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

5.–901/2017 Ebazpena, maiatzaren 12koa, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak emana. Horren bidez aldatzen da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 9an emandako 3422/2005 Ebazpena, laguntza berezien balorazioan eta kontzesioan aplikatu beharreko kontzeptuak, baldintzak, gehieneko zenbatekoak eta prozedura ezartzen dituena, eranskinaren 8.2 atalean (2017ko uztailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

6.–Siuss programa.

San Adrianen, 2017ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1713946