240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2018ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Bidankozeko Udalak, 2017ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,2500 izango da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %2,85 izango da.

3.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:

–Batetik bost urte bitarte: %2,5.

–Hamar urte bitarte: %2,4.

–Hamabost urte bitarte: %2,3.

–Hogei urte bitarte: %2,3.

%13ko tasa aplikatuko da.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bidankozen, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1713837