2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
2017ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
Ollarango Udalak, 2017ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Iragarkia 2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren bukaeran horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 675 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.219,63 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 48.016 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 54.910,63 euro.
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 10.915 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 980 euro.
Gastuak, guztira: 11.895 euro.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.
Ollaranen, 2017ko azaroaren 24an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1713765