2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Ollarango Udalbatzak, 2017ko azaroaren 24an egin bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuan 1/2017 aldaketa egiteko espedientea. Orobat, aldaketa hori jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legeriak ezarritakoa betez.
Ollaranen, 2017ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1713764