240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Ordenantza, Saldiseko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Saldiseko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ollaranen, 2017ko azaroaren 24an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1713727