2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra har dezan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2017ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.
Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publlikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
TARIFEN ERANSKINA
1. Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak:
A) Lehorreko lurrak:
1. mailakoak: 1,60 euro/erregua.
2. mailakoak: 1,21 euro/erregua.
3. mailakoak: 0,58 euro/erregua.
B) Ureztalurrak:
1. mailakoak: 27,48 euro/erregua.
2. mailakoak: 25,23 euro/erregua.
3. mailakoak: 15,81 euro/erregua.
2. Herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduak:
Aurreko tarifak, %50 handituta.
3. Montes de Cierzo I-eko eta Valdetellasko ureztalur berriak: 27,48 euro/erregua.
4. Montes de Cierzo II-ko ureztalur berriak: 35,14 euro/erregua.
Iragarkiaren kodea: L1713822