240. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, “Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzan”. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko urriaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, “Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzan”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2017ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2017ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

ERANSKINA

–20. artikuluko puntuei 1etik 5erako zenbakiak jartzea.

–22. artikuluko 1.-a) puntuari idazketa berria ematea, testu honekin:

1.–Ostalaritzako establezimendu legeztatuetan baimendu ahalko dira herriko festetan, San Juanetan, San Pedrotan eta Berduren Festetan eta Goratzealdian.

a) Idatziz egin beharko da eskaera okupazioa baino hamabost egun lehenago gutxienez, eta beladoreetarako baimendutako azaleraren barnean jarri beharko dira. Herriko festen kasuan, uztailaren 10a baino lehen. Epe horietatik kanpo erregistro orokorrean jasotzen diren eskabideak ez dira tramitatuko eta ukatu direla ulertuko da.

29.1 artikulua. Honako hauek dira arau-hauste arinak:

–h) apartatua kentzea eta gainerakoak berrantolatzea.

–i) apartatua gehitzea, testu honekin: baimendutakoa baino azalera handiagoa okupatzea, soberakina okupazio osoaren %20tik beherakoa bada.

29.2 artikulua. Honako hauek dira arau-hauste larriak:

–c) apartatuari idazketa berria ematea, testu honekin: Baimendutakoa baino azalera gehiago okupatzea, okupazio osoaren %20tik gora eta %50etik behera.

–f) apartatu berria sartzea, testu honekin: Ordenantza honetan araututako elementuak paratzea Udalaren aginduzko lizentziarik gabe, legeztatzeko aukera dagoenean.

–g) apartatu berria sartzea, testu honekin: Beladoreak baimendutako alditik kanpo paratzea.

29.3. artikulua. Honako hauek dira arau-hauste oso larriak:

–b) apartatua kentzea eta gainerakoak berrantolatzea.

–Egungo c) apartatuari idazketa berria ematea. Berrantolaketaren ondorioz b) apartatua izanen da eta testu hau izanen du: Baimendutakoa baino azalera handiagoa okupatzea, %50etik gora.

–f) apartatu berria sartzea, testu honekin: Ordenantza honetan araututako elementuak paratzea Udalaren aginduzko lizentziarik gabe, legeztatzeko aukerarik ez dagoenean horretarako baldintzak betetzen ez direlako.

–3.d) puntuko azken paragrafoa aldatzea letrari dagokionez, berrantolaketaren ondorioz 3 c) izatera pasako baita.

–30. artikuluko 2. puntua (Zehapenak) aldatzea 3.d) eta 3.e) kasuetako letrei dagokienez, berrantolaketaren ondorioz 3.c) eta 3.d) izatera pasako baitira.

–31. artikuluko azken paragrafoaren bukaeran testu hau gehitzea: Baimendutako azalera kontuan hartuz eta kasu kualifikatuetan oso, justu larritasun txikiagoa duten arau-hausteei dagozkien zehapenak ezarri ahalko dira.

Iragarkiaren kodea: L1713799